Covid-19ak Errenterian egunez egun duen eragina jasotzen duen taula argitaratu du Udalak

Udal komunikabidea 2020-10-07 | 0

Udalak Covid-19k Errenterian daukan eragina laburbiltzen duen taula bat sortu du, astelehenetik ostiralera eguneratuko dena.

Bertan, honako datu hauek jasoko dira, nahiz eta gehiago gehitu daitezkeen behar izanez gero: PCR probetan positibo eman duten pertsonen kopurua, PCR probetan positibo eman duten egoitzen erabiltzaileen kopurua eta itxitako ostalaritza-establezimenduen kopurua. Era berean, udal-instalazio edo zerbitzuren bat ixten bada, taulan zehaztuko da.

Datuak iturri hauetatik jasotzen dira:

• Azken orduetan PCR probetan positibo eman duten pertsonen kopurua: Eusko Jaurlaritzako Osasun saila

• Azken orduetan PCR probetan positibo eman duten egoitzen erabiltzaileen kopurua: Gipuzkoako Foru Aldundia

• Itxitako ostalaritza-establezimenduen kopurua: Eusko Jaurlaritzako Osasun saila

• Itxitako udal zerbitzu eta instalazioak: Errenteriako Udala

Taulan agertzen diren datuak eguneratzeko orduan Udalak eskuratu dituen berrienak dira, erakunde bakoitzak bere datuak maiztasun ezberdinez argitaratzen baititu.

Taula esteka honetan kontsulta daiteke: https://errenteria.eus/covid19-datuak/

No comments yet.

Utzi erantzuna