Sugaar Ensemble taldeak ‘Gure Bakarlariak’ zikloan parte hartuko du igandean, Beethovenen 250 urteurrena leitmotiv gisa izango duelarik

Kultura 2020-10-07 | 0

Errenteriako Musika Kultur Elkarteak – EMKE antolatutako kontzertua ‘Gure bakarlariak’ zikloaren parte da eta igandean izango da, urriaren 11n, 19:00etan, Niessen Auditorioan. Gonbidapenak Niesseneko leihatilan egongo dira eskuragarri, bihartik, ostegunetik, aurrera.

Kontzertuan, Alain Ayerdi Gurpegiren zuzendaritzapean, Sugaar Ensemble talde gazteak Beethovenen musikan zehar gidatuko ditu entzuleak, gure konpositore handienetako bat den Aita Donostiaraino iristeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna