Olibet auzoak 21 aparkaleku berreskuratu ditu

Aurrerantzean, Olibeteko bizilagunek aparkaleku gisa erabili ahal izango dute azken hilabeteotan Lekuona Fabrikaren birgaitze lanen materiala biltzeko erabili den espazio bat.

Okindegi zaharraren ondoko gune honetan, 20 plaza berreskuratu dituzte autoentzat eta beste bat mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuentzat.