Zerbitzuetako establezimenduak izango dira Bizi Errenteriaren dinamizazioaren protagonistak ondorengo asteotan

  • 13 establezimenduk hartu dute parte eta deskontu edo promozio eskaintza zabala izango dira eskuragarri.
  • “Deskontu berriak, aukera anitz!” lelopean partehartzen duten establezimenduek kartel bat izango dute identifikazio modura eta behin erosketa bat eginez gero deskontu bonuak banatuko dira, bezeroen fidelizazioa indartzeko.
  • Bizi Errenteria egitasmoa eta dinamizazioa Errenteriako Udalak eratutako Talka eta Suspertze Planaren parte da.

Urriaren lehen zatian Bizi Errenteria dinamizazioaren plana  zerbitzuetara zuzenduta egongo da. Sektore honetako parte-hartzaile diren merkatarien portzentaje handi bat animatu da eskaintza eta promozioak abian jartzera. Establezimendu bakoitzak, deskontuak eskainiko ditu bere bezeroen artean, hauen fidelizazioa eta tokiko kontsumoa indartuz.

Deskontu hauetako batzuk, urrian zehar egongo dira eskuragarri eta beste batzuk aldiz, 2020ko abenduaren 31ra arteerabili ahal izango dira. Zerbitzuetako dinamizazio planeko komertzio guztiek parte-hartzaile bezala identifikatzen dituen kartela edukiko dute atean, herritarrek egun horietan zehar eskaintzak nun aurkituko dituzten jakin dezaten.

Salmenta negozio ezberdinak daude plan honen barruan, besteak beste: informatika, argazkilaritza, dekorazioa, joskintza eta etxetresna dendak edota bidaia agentziak. Beraz, bidai bat egin, ordenagailua konpondu, etxean konponketak egin edo dekorazioa aldatzeko gogoa dutenek, orain aurkituko dute Errenteriako, tokian tokiko dendetan ideia horiei erantzuna emateko aukera bikaina.