Ibaiaren Etxean artirina eginez abiatuko dute igande honetan udazkeneko jarduera sorta

Fanderia | Ingurumena | Jasangarritasuna | Medioambiente 2020-10-15 | 0

Fanderiako Errota – Ibaiaren Etxeak udazken honetarako jardueren egitaraua prestatu du, ibaia, ibai ingurunea eta ibaiak urteetan zehar mugiarazi duen errota ardatz hartuta.

Jarduerak 11:00 – 13:00 bitartean ospatuko dira. Guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako 663 734 184 zenbakira deitu edo galemysfanderia@gmail.com helbidera idatziz:

  • Urriak 18: Errota ezagutu eta artirina egiteko tailerra.
  • Urriak 31: Errenteriako zuhaitz nagusiak identifikatzeko saioa.
  • Azaroak 14: Errota ezagutu eta artirina egiteko tailerra.
  • Azaroak 22: Hondakinen berrerabilen tailerra.
  • Abenduak 19: Errota ezagutu eta artirina egiteko tailerra.

Jarduera hauez gain, Ibaiaren Etxeak, errota ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu larunbat, igande eta jai egunetan 10:30 – 14:00 bitartean.

Covid-19aren pandemia dela eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

No comments yet.

Utzi erantzuna