Trafikoan aldaketak eta afekzioak Espainiako Txirrindulari Itzulia Errenteriatik pasako dela eta

Mugikortasuna 2020-10-16 | 0

Datorren asteartean, urriaren 20ean, Espainiako Txirrindulari Itzuliaren 1. etapa izango da eta Errenteriatik pasako da. Hori dela eta, aldaketak eta afekzioak egongo dira trafikoan eta garraio publikoan.

Pasako den ordutegi ofiziala

13.15ean Lintzirinetik etorriko dira eta Errenteria GI-636tik gurutzatuko dute.

13.24ean irteera, Pasaia Antxora sartzen direla. (GI-636tik).

Ibilbidea

Errenteria GI-636tik egingo dute oso-osorik. Hau da, erdigunera ez dira sartuko.

Zirkulazioarekiko hartuko diren neurriak

13.15 baino 40 bat minutu lehenago, Lartzabaletik GI-636ra dagoen sarbidea moztuta egongo da. Ez horrela zentrora dauden sarrerak eta irteerak (Arragua, Nafarroako Hiribidea).

13:24 baino berrogei minutu lehenago Kaputxinoetako tunelaren aurrean eta Donostiako norabidean dagoen biribilgunetik GI-636ra irtetzen den biala moztuta egongo da eta kotxeak Kaputxinogainara (Versalles) aldera bideratuko dira.

Trafikoarengan eragina

Eragin handirik ez izatea espero da, kontuan hartuta 4. etapa Irunen hasiko dela, eta, beraz, Errenteriara iristen denean, ohikoa, salbuespenezko egoeretan izan ezik, lasterketako taldea oraindik oso trinkotua etortzea izango litzateke. Beraz, azkar pasako dela da aurreikuspena. Zirkulazioa ahalik eta azkarren jarriko da berriro martxan. Bestalde, eta gune batzuetan trafikoa mugatuta egongo den tartean (12:30etik 13:40era gutxi gorabehera), udalerriko sarrera irteerak bai Oiartzunera (Arraguatik), Irunera (Arragua eta Lezo-Gaintxurizketa), Donostiara (autopistatik), Astigarragara (Zamalbidetik), Lezora eta Donibanera (Lezo ibilbidetik –Altzateko birigilgunea), irekita egongo dira ustekaberik ezean.

Hiri barneko garraio publikoa

Herri barruko autobusarengan honako hau izango da eragina:

Herribusek, ohiko ibilbide eta ordutegiak mantenduko ditu, U22 Lartzabal-Morrongileta linean izan ezin. Hau Alabergatik (Nafarroako Biribilgunea) Biteri kalera sartuko da, eta Sorgintxulo, Versalles, eta Galtzarabordako geltokiak bertan behera geratuko dira. Txirrindulari itzulia pasa bezain laster, ohiko ibilbidea berreskuratuko da.

Hiriarteko garraio publikoa

Hiriarteko garraio publikoari dagokionez, Lurraldebusek jakinarazi du ondorengo lineak aldatu egin daitezkeela Irun, Errenteria, Pasaia eta Donostiatik pasatzerakoan, 12: 00etatik 14: 00etara:

E01, E02, E03, E04, E05, E06, E07, E08, E09, E15, E20, E21, E22, E25, E26, E28.

No comments yet.

Utzi erantzuna