Ur mozketa Beraun kaleko 1-15 zenbakietan

Ur fuga bat dela eta, Beraun kalea 1-15 zenbakietan ura moztu behar izan da matxura konpontzeko eta goizean zehar bukatzea espero da. Bitartean, bizilagunek ura behar badute, hauek dira irtenbideak:

– Garbiketarako eta komunerako ura: Udalaren kamioi zisterna egongo da bertan goizean zehar eta handik emango diete ura bizilagunei.

– Edateko ura: aurrean dagoen parkeko iturritik har daiteke ura.