Hegaztiak behatzen ikasteko hastapen tailerra antolatu du Aranzadik Arramendi parkean

Ingurumena | Jasangarritasuna | Medioambiente 2020-10-21 | 0

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Saila eta Errenteriako Udala udalerriko hegazti-fauna ikertzen ari dira. Proiektu honen helburuetako bat gizartea hegazti-faunaren ezagutzan eta kontserbazioa inplikatzea da. Hori dela eta, urriak 31n, hegaztiak behatzen ikasteko hastapen tailerra antolatu da Errenterian. Ekimena doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi orrian edo 943 466 142 telefonora deituz (aforoa mugatua).

Hegaztiekiko interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Gure inguruko espezieak eta biodibertsitatea hobeto ezagutuko ditugu jardunaldia honetan. Gainera, Ornitho Euskadi herritar zientziarako atariaren funtzionamenduari, erabilera eta aplikazioei buruz hitz egingo da.

  • Data: urriak 31, larunbata
  • Lekua: Arramendi Parkea.
  • Geralekua: Gaztetxulo Errotonda
  • Ordutegia: 10:00ean gaztelaniaz // 11:30etan euskaraz
  • Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izen-ematea beharrezkoa. Aforo mugatua
  • Izen-ematea: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi edo 943 466 142 telefonoan
No comments yet.

Utzi erantzuna