‘Ziaboga’ dokumentala emango dute datorren ostegunean Niessenen

Datorren ostegunean, urriaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Errenteriako Niessen Kulturgunean Kantauri itsasoko traineruen munduari buruzko ‘Ziaboga’ dokumentala aurkeztuko da.

Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatutako emanaldian dokumentalaren zuzendaria, Iñaki Pinedo, eta dokumentalaren dokumentazio-arduraduna, Angel Obregon, Historian doktorea eta Deustuko Arraun Taldeko arraunlaria, izango dira, eta solasaldia izango dute proiekzioa amaitzean.
Gonbidapenak bibe.me aplikazioaren bidez hatuko dira, eta aretora sartzeko eskubidea izango dute 19:25era arte. Ordu horretatik aurrera sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Filmaren proiekzioa gaztelaniaz izango da.

‘Ziaboga’:

‘Ziaboga’, Kantauri itsasoko arraun munduari buruzko dokumentala da.

Traineruen historia, oro har, jorratzen du, baina, batez ere, joan den mendeko 40ko hamarkadatik gaur egun arte doanari erreparatzen dio.

Dokumentalak ia hiru urteko lana du oinarri, eta artxiboko material ugaritan oinarritzen da. Material horren zati garrantzitsu bat hainbat erakunderekin (Kutxa Fundazioa, Aranzadi Elkartea eta Donostiako Itsas Museoa) egindako lankidetzaren emaitza da. Dokumentalak Kantauriko erlaitz osoko gizonen eta emakumeen testigantza ugari ditu, arraunaren munduaren parte direnak.

Gipuzkoako arraunarekin lotutako lekukotasunen artean, dokumentalean, besteak beste, Antonio Oliden, Jose Luis Korta, Jon Salsamendi, Andrea Oubiña, Ohian Gozategi eta Joxemi Elduaien ageri dira. Donostiak eta Kontxako banderak ere presentzia handia izan dute urteetan zehar.

Soinu-bandan, besteak beste, Gipuzkoako hainbat musikari, Gorka Hermosa akordeoilari eta konpositore ospetsua, Aitor Furundarena eta Tadusak taldea arituko dira.

“Ahozko Memoriaren” ikuspegitik, dokumentalak ez du off-eko ahotsik, proiektuak Kantauri itsasoko traineruen historiaren giza eta kultura-alderdietan sakontzearen aldeko apustua egiten du, eta ez soilik kirolaren alderdian.

Lana belaunaldi berriez eta emakumea txapelketatik arraunaren mundura sartzeaz ere aritzen da.

Proiektu honetarako historialari eta ikertzaileen aholkularitza izan da, urteak baitaramatzate alderdi historiko eta, kultural zein kirol arloan lanean. Gaur egun, lehiaketa-kirola da, sustrai sakonak dituena herri-kulturan eta Kantauri itsasoko jendearen izaeran.

Iñaki Pinedo dokumental ezagunen arduradunak zuzendu du dokumentala, besteak beste, ‘El Hombre que murió dos veces’, ‘La Escuela Fusilada’ edo ‘Los otros Gernikas’, 2012ko Goya sarietarako aurreaukeratua.