Urdaburu Mendizale Elkarteak bi zinema-saio antolatu ditu datorren asterako

Kirola | Kultura 2020-10-26 | 0

Urdaburu Mendizale Elkarteak mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 5ean (osteguna) eta 6an, arratsaldeko 19:30ean.

Bi egunetan antolaketa bera izango da, film labur bat eta film bat. Orotara 2 orduko saioak izango dira:

-Osteguna, azaroak 5: ‘Nebula’ (13 min) eta ‘Ostatnia Gora’ (83 min)

-Ostirala, azaroak 6: ‘Harria Herria’ (7 min) eta ‘Manaslu’ (100 min)

Salgai daude 3 eurotan Niessen Kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian eta emanaldiaren egunean bertan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago edo Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (astearte-ostegunetan, 19:00-21:30).

No comments yet.

Utzi erantzuna