‘11 etxe eta kolore’ erakusketaren inaugurazio ekitaldirako sarrerak eskuragarri daude

Errenteriako Udalak argazkien egileei eskerrak emateko ekitaldia antolatu du datorren azaroaren 4an, arratsaldeko 17:30ean Beraungo Koldo Mitxelena institutuan. Hain zuzen ere, ‘11 etxe eta kolore’ erakusketa ikusgai izango da ikastetxeko kanpoko aldean.

Maiatzaren 21ean ospatzen den Kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren harira, konfinamendu garaian 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak dira.

Aurtengo uztailean, Gabierrota pasealekuan ikusgai izan ostean, Beraun auzoan izango ditugu hamabost bat egunez. Ekitaldian “La Basu” euskal rap kantariak argazkietan oinarrituriko istorioak raparen bidez antzeztuko ditu. Ekimena, bereziki, Cristobal Gamoneko, Telleri Aldeko eta Koldo Mitxelenako gazteei dago zuzendua, haiek izan baitira argazkien egileak. Halere, BIBE plataformaren bidez eserlekua erreserbatzeko aukera izango da, hortaz, bertaratzeko aukera du interesa duen orok, betiere, edukiera eta segurtasun neurriak errespetatuaz.

Hemen erreserba daiteke eserlekua.