Asteburuan “Gau Beltza” berezia ospatuko dute Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan

Gau Beltza dela eta, ekimen bereziak antolatu dituzte biharko udal kiroldegietan.
Txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu dute gaur arratsalderako.

Galtzarabordan eta Fanderian argazkiak egingo dizkiete 17:00etatik 19:00etara mozorrotuta bertaratzen direnei. Haur guztiei gozokiak banatuko dizkiete eta Facebooken antolatutako lehiaketan parte hartuko dute. “Gustatzen zait” gehien jasotzen dutenek saria eskuratuko dute. Azaroaren 2an, astelehena, igoko dituzte argazkiak eta azaroaren 8ra arte bozkatu ahal izango da.

Era berean, Galtzarabordan “eskola beldurgarri bat” antolatu dute Kirol Ekintzak egitasmoko ikastaroetan parte hartzen dutenentzat. Bihar, larunbata, goizeko 10:15ean Galtzarabordako Kiroldegian, Zumba saio tematiko bat antolatu dute Halloween gauean inspiratuta. 25 pertsonentzako edukiera egongo da eta beharrezkoa da ohi bezala izena ematea. Animatu eta mozorrotuta etorri eta ikaragarrizko giroa egongo da!

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943 449 690) edo Fanderiakoan (943 344 423).