Datorren ostegunean hasiko da ‘Zinema Zabalduz’ ekimenaren denboraldi berria, eta 65 urtetik gorakoek hiru euroan joan ahal izango dute zinemara

Erenteriako Udalak eta Niessen zinemek ‘Zinema Zabalduz’ programa jarri dute berriro martxan, eta azaroaren 5ean hasiko da.

Aurten, COVID-19aren ondorioz, aldaketak egongo dira, eta egoera eta araudi berrietara egokitu dira (edukiera murriztea, adibidez), segurtasun-neurri guztiak mantentzeko.

Bestalde, aurtengo beste aldaketa bat da 65 urtetik errenteriar orok parte hartu ahal izango duela ekimenean (orain arte erretiratuen klubetako bazkideek soilik zuten aukera). Izan ere, Udalak eta Niessen zinemek uste dute aurten bizi dugun egoera berezi honetan, neurri bereziak behar direla. Sarrera erostean NANa erakutsi beharko da.

Aurten sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da eta proiekzioak hamabostean behin izango dira. Emanaldietako informazioa zinemako leihatilan bertan jaso ahal izango da, eta sarrera aldez aurretik erosi.

Ostegunean, ‘Emma’ filma

‘Emma’ filmak emango dio hasiera sasoi berriari datorren ostegunean, azaroaren 5ean, 17:15ean, Niessen zinemetan.