‘Madelon sariak. Ipuin sarituen bilduma ilustratua’ argitalpeneko ilustrazioak Xenpelar Etxean egongo dira ikusgai

Joan den irailaren 16an ‘Madelon sariak. Ipuin sarituen bilduma ilustratua’ aurkeztu zen, EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) antolatutako 14-25 urteko gazteentzako literatur lehiaketako sei deialdietan (2009-2018) saritutako idazkien bilduma.

Kolektibo horren errealitatea ikusarazten jarraitzeko eta Santiago Vicente Altxu Madelonek EHGAMeko militantzia osoan 2006. urtean hil zen arte egin zuen lan garrantzitsua gogoratzeko, azaroaren 5etik abenduaren 5era arte, astelehenetik larunbatera eta 17:00etatik 20:00etara, erakusketa bat egingo da Xenpelar Etxean, argitalpen horretarako diseinatutako ilustrazioekin. Obra hori Txakur Gorria sormen kolektiboak egin du, LGTBI+ eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Osasun-larrialdiko egoera kontuan hartuta, aretoaren edukiera 20 pertsonakoa da.

Argitalpen osoa webgune honetan dago.