Kutxa Kultur Modako egoiliarren proposamenen erakusketa, Jantziaren Zentroan ikusgai

Kultura 2020-11-04 | 0

Azaroko asteburuetan, Jantziaren Zentroan, Kutxa Kultur Moda programako hamar diseinatzaile gipuzkoar egoiliarren lana ezagutzeko aukera izango da.

Diseinatzaile edo marka bakoitzak look edo osagarri propio bat jarriko du ikusgai Kapitain Etxearen beheko solairuan. Hamar proposamen berritzaile, ausart eta gazte ezagutzeko aukera. Moda jasangarria da, independentea eta tokikoa, estilo pertsonal eta ausartarekin, sortzaileek eskuz egina.

Honakoak dira erakusketan parte hartuko duten diseinatzaileak: Elixabet Perdiguero “ELI-two”, Fanny Alonso, Maialen Apaolaza “Laza Clothing”, Maialen Porroy “EME”, Oihane Pardo “Amarenak”, Sonia Cepa “Akukuna”, Jon Alkain “Ural”, Itxaso Segués “Natural Killer”, Nahia Salaberria eta Bárbara León “Re_”.

Bigarren aldia da Kutxa Kultur Modako egoiliarrek Jantziaren Zentroan euren proposamena aurkezten dutena. Eurentzat ere apostu berezia da, beraien sorkuntzak desfileetan ikus daitezen egiten dituztelako eta ez areto batean ikusgai jartzeko.

Talentu gazte hauen lanez gozatu nahi duenak azaroaren 29ra arte egin dezake, doan, Jantziaren Zentroan, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

No comments yet.

Utzi erantzuna