Datorren astelehenetik aurrera, azoka txikiko postuak Zumardiaren eta Iztieta pasealekuaren artean banatuko dira, ohiko ordutegian

Datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 9tik aurrera, eta osasun-egoeraren ondoriozko arau-aldaketarik ez dagoen bitartean, erdiguneko merkatua bitan banatuko da, jarduera ekonomikoa mantentzeko eta indarrean dagoen osasun-araudia betetzen dela bermatzeko.

Zumardiko azoka berrantolatu egingo da, astelehenetan ere ostalaritza-establezimenduetako terrazak hartzeko, eta bide publikoa okupatzea beharrezkoa duten beste eskaera batzuei erantzun ahal izateko; horrela, hainbat erabilera eta jarduera bateragarriak izango dira, osasun-baldintzak ziurtatuz.
Iztietako postuak ohiko ordutegian egongo dira Iztieta pasealekuan, ibaiaren ondoan. Bertan mota guztietako postuak jarriko dira: arropa, osagarriak, elikadura…

Postu horiek lau astean behin txandakatuko dira erdiguneko azoka txikiko gainontzeko postuekin.