Gaur izatekoa zen ‘Lau Haizetara. Aukerak sortzen’ prozesuaren saioa atzeratu dute

Lau Haizetara elkarteak abenduaren 4ra (osteguna) aldatu du hizkuntzari eta garapen komunitarioari buruzko parte hartze prozesuaren bigarren saioa. Gaur (azaroak 12) egitekoa zen saioa, baina Jaurlaritzak epidemiaren egoerarengatik hartutako neurrien ondorioz aldatu dute.

Bigarren saioa ere 18:00etatik 20:30etara egingo da, Merkatuzarreko Jose Luis Caso udal aretoan.