Musika Kultura Elkarteak -EMKE- bertan behera utzi ditu azaroan egitekoak ziren kontzertuak

Artxiboko argazkia

Covid-19aren hedapena eragozteko hartutako neurri berrien aurrean, Errenteriako Musika Kultur Elkarteak erabako du azarorako aurreikusita zituen bi kontzertuak bertan behera uztea. “Azaroko bi kontzertuak bertan behera uzteko erabakia bi arrazoirengatik izan da, batez ere. Lehenik eta behin, entseguak normaltasunez egiteko zailtasuna, batez ere Santa Zeziliako kontzertuaren kasuan, herriaren 700. urteurrena ospatzeko bereziki konposatutako obraren estreinaldiarekin, musikari asko behar baitziren; eta bigarrenik, bi kontzertuek behar zuten espazio eszenikoa kokatzeko ezintasuna, indarrean dagoen araudiak musikarien artean ezartzen duen distantziagatik eta edukiera mugatuarengatik. Egungo egoeran, musika-bandak beteko lukeen espazio eszenikoa, 60 kide baino gehiagorekin, entzulegoarentzako edukiera are gehiago murriztuko lukeena” EMKEko iturriek adierazi dutenez.

“Santa Zezilia bezalako kontzertu gogoangarria, hainbeste ikusmin pizten duena hain entzule gutxirentzat ezin zela eskaini iruditzen zitzaigun. Are gehiago – jarraidu dute – kontuan hartzen badugu gure elkarteak 300 bazkide baino gehiago dituela, eta horrek, arazoak sortuko lizkiguke kontzertua antolatzeko orduan. Egoera horiek guztiak batuta, zaila zen kontzertu-programa bikainak garatzea, eta, hori dela eta, kontzertu horiek hurrengo hitzorduetara atzeratzea erabaki dugu – amaitu dute – “.

Halaber, adierazi dute, azaroko etenaldi labur honen ostean, berrituta itzultzea dela haien asmoa, eta denboraldiko azken hilabeteari bi proposamen berrirekin ekitea.