Udala Gabonetako argiak jartzen ari da herriko auzoetan

Auzoak | Merkataritza | Udal komunikabidea 2020-11-13 | 0
Errenkoalde merkatarien elkarteko, Beraungo merkatarien elkarteko eta Udaleko ordezkariak, Beraunen argiak jartzen ari ziren momentuan.

Udala hasi da herriko hainbat auzotan Gabonetako argiak jartzen.

Aurten berriz ere herria argiekin apainduko da, izan ere, merkatari txikiak bolada oso gogorra pasatzen ari dira, eta garrantzitsua da tokiko erosketa arduratsuen aldeko izpiritua piztea. Argiak ere lagungarri izan daitezke garai honetan merkataritza dinamizatzeko, eta Errenkoalde merkatarien elkarteak eta Beraungo merkatarien elkarteak Udalari eskatu diote aurten ere argiak jartzeko.

Argiak jarriko dira auzo guztietan eta, Udalarenak direnez, ez da inbertsiorik egin beharko. Horrez gain, LED argiak direnez, kalkulatu da gastua 1250 € ingurukoa izango dela.

Udalak gogoratu du garrantzitsua dela beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea eta arduraz jokatzea, besteak beste, jende-pilaketak saihestuta. Alabaina, ulertzen du bereziki haurrek eta adinekoek ilusio bereziarekin bizitzen duten garaia dela, eta bi kolektibo horiek zuzenean jasaten ari direla Covid-19ari aurka egiteko hartu diren neurrien eragina. Horregatik, argiak baliatu nahi dira pertsona askorentzat hain gogorrak diren momentu hauetan kaleetara eta etxeetara poztasun pixka bat eramateko.

No comments yet.

Utzi erantzuna