Hainbat ekintza antolatu dituzte haurrek munduan dituzten eskubideez eta iraunkortasunaz kontzientziatzeko

Gazteria | Ingurumena | Kultur aniztasuna | Solidarioa 2020-11-19 | 0

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Eguna dela eta, Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako elkarteak sentsibilizazio-jardunaldiak egingo ditu azaroaren 21ean eta 29an, erakusketa, tailerrak eta hiru filmen erakustaldia eskainiz. Haurren eskubideez gain, garapen iraunkorra, Agenda 21, ODS 17 eta herri indigenen eskubideak landuko dituzte.

Erakusketa:

Azaroaren 21a (larunbata) eta 29a (igandea).

Eguzki-energiaren (eguzki-plaka, kit eta maketa), herri indigenaren eskubideen, haurren eskubideen eta garapen jasangarriaren ingurukoa izango da.

Lekua: Xenpelar Etxea.

Ordua: 10:30-14:30.

Proiekzioa:

Azaroaren 21a (larunbata).

‘La niña indígena en un mundo desigual’, Guatemala, eta ‘Hermanos del viento’.

Lekua: Xenpelar Etxea.

Ordua: 17:00 .

Dokumentalaren proiekzioa eta liburuaren aurkezpena:

Azaroaren 29a (igandea).

‘Mañana, un mundo nuevo está en marcha’ dokumentalaren emanaldia eta Gorka Egiaren ‘Ekologista naiz baina…’ liburuaren aurkezpena izango da. Parte-hartzaileen artean solasaldia sustatuko da.

Lekua: Xenpelar Etxea.

Ordua: 18:00 .

Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte eta Covid-19a dela eta segurtasun neurriak beteko dira.

Jardunaldiak Ekooiz, Oskar Jimenez (asmatzailea), Zituene Kooperatiba eta Xenpelar Kulturdendaren parte-hartzearekin eta Errenteriako Udalaren dirulaguntzarekin antolatu dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna