Udalak aurretiko hitzordurik gabe ere emango du arreta presentziala goizetan

  • Arreta arratsaldez jasotzeko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea.

Bihartik aurrera Udalak aurretiko hitzordurik gabe ere artatuko ditu herritarrak ZU! Arreta Zerbitzuan goizetan.

Halere, nahiago dutenek hitzordua eskatzen jarraitu ahal izango dute 010 telefono-zenbakira deituz, zu@errenteria.eus helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan.

Arreta arratsaldez jasotzeko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea.

Zu! Arreta Zerbitzuko ordutegia orain arte bezala mantenduko da:

Astelehenetan: 07:30etik 14:00etara

Astearte eta ostegunetan: 07:30etik 19:00etara

Asteazken eta ostiraletan: 07:30etik 15:00etara

Telefonoa eta bide telematikoa erabiltzen jarraitzeko gomendioa

Udalak herritarrei gomendatzen die kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea. Horretarako 010 edo 943 449 600 zenbakietara dei dezakete, edo zu@errenteria.eus helbidera mezua bidali. Telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoan, www.errenteria.eus helbidean, izapide guztiak egin daitezke beharrezko sinadura elektronikoarekin.