Hainbat zerga borondatez ordaintzeko epea abenduaren 31n amaituko da

Udalak gogorarazi du jarraian zehazten diren zergak borondatez ordaintzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko dela.

Epe hori igarotakoan kobrantza premiamendu-bidetik hasiko da:

-Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga 2020 (TMIZ)

-Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2020 (OHZ)

-Hondakinak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuaren tasa 2020 (zaborrak)

-Toki publikoa okupatzeagatiko tasa 2020 (beilariak)

-Ibilgailuak sartzeagatiko tasa 2020 (pasabideak)

-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga 2020 (JEZ)

-Ura eta estolderia hornitzeagatiko tasa (ura). 2019/4, 2020/01 eta 2020/2 aldiak.