‘11 etxe eta kolore’ erakusketa ikusgai dago Iztietako Diputazio plazan

Errenteriako Udalak antolatutako ‘11 etxe eta kolore’ erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera Iztietako Diputazio plazan. Konfinamendu garaian 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak eta istorio motzak dira bertan jasotakoak. Jada Gabierrotako eta Beraungo auzoetan erakutsi ostean, Iztietan ikus daiteke orain, abenduren 14ra arte.

Bestalde, “La Basu” euskal rap kantariak argazkietan oinarrituriko abestia hemen entzun daiteke, hain juxtu, egileei egindako ekitaldian estreinatu zen abestia.

Halaber, Udalak animatu nahi ditu herritarrak ere erakusketa birtuala hornitzera. Horretarako, webgune honetan eskegita dagoen proposamena jarraitzea eskatzen du. Ondoren, Udalak hornituko du webgunea herritarren parte-hartzearen bidez sortzen diren argazkiekin.