Alabergako ibarrean oinezkoentzako ibilbideak sortzeak Galtzaraborda eta Alabergaren arteko irisgarritasuna eta lotura hobetu ditu

Alabergako ibarrean, Alaberga baserriaren ondoan, urbanizazio osagarrirako obrak amaitu dira, bertan eraiki den 30 etxebizitzako eta garajeko eraikin berriari lotuta, eta eremua dagoeneko irekita dago erabiltzeko.

Horrela, irisgarritasuna hobetu da eta Galtzaraborda eta Alaberga auzoen arteko oinezkoen lotura indartzen duten ibilbideak sortu dira.

Zehazki, hegoaldean, topoaren trenbidearen mugakide diren mendi-hegaleko lurretan, Aiako Harria kaletik eta Udal kiroldegitik Parke eta Urdaburu kaleetarako irisgarritasuna hobetzeko pasealeku bat egin da. Iparraldean, Irumugarrieta kalearen paraleloan, etxeetara sartzeko espaloi berria baserriaren atzetik jarraitu da, Urdaburu kalearekin bat egin arte, oinezkoentzako ibilbide atseginagoa sortuz.