‘Lau Haizetara. Aukerak sortzen’ prozesuaren bigarren saioa ostiralean izango da

Datorren abenduaren 4an Lau Haizetara elkarteak “Aukerak sortzen” parte hartze prozesu irekiaren bigarren saioari helduko dio. Bertan aztertuko dute zer motibazio dauden lehen saioan herriaren eta hizkuntza komunitatearen garapenari begira identifikatutako beharrei erantzuteko. Gainera, partaideek herritarren aktibaziorako ideia berriak sortu eta proposatzeko ariketa egingo dute.

Itziar Nogeras kultur eragileak aurkeztuta eta Emun aholkularitzak lagunduta, bigarren saioa ostiralean egingo dute Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.

Saioan zehar osasun neurri zorrotzak hartuko dituzte antolatzaileek. Horregatik, aurretik izena emateko eskatu dute, bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera mezu bat bidalita.