Zirkulazioan aldaketak egongo dira bihar Juan de Olazabal eta Kortsario Ikutza kaleak asfaltatuko dituztelako

Bihar asteartea, Juan de Olazabal kalea eta Kortsario Ikutza kaleko irteera asfaltatzen ariko dira. Hori dela eta Biteri kaleko pibotea jaitsiko da autoen zirkulazioa bertatik bideratzeko.Kortsario Ikutza kaleko garajeetara sarrera Tellerialde plazatik egingo da, ezohiko norantzan eta sarrera bertako jabeei bakarrik erreserbaturik. Musika plazako garajeetara sarrera Lope de Isasti kaletik sartu beharko da, Martin Etxeberria kaleko ezohiko norantzan.