Andra Mari abesbatzak Ludwig van Beethovenen omenezko emanaldia eskainiko du igandean

Abenduaren 27an, igandean, 12:00etan, Andra Mari abesbatzaren kontzertua izango da Fatimako parrokian, Ludwig van Beethovenen omenez, haren jaiotzaren 250. urteurrena betetzen denean.

Horretarako, abesbatzak Beethovenen beraren obrez osatutako programa bat aurkezten du, baita bere obran inspirazioa aurkitu duten beste egile batzuena ere.

Kontzertura sartzeko gonbidapena eskuratu beharko da.