Abenduaren 19an Andramariren kontzertuan izan zirenak deitu dituzte Covid probak egitera

Osakidetzak Errenteriako Udalari hurrengo oharra helarazi dio:

INFORMAZIO-OHARRA
Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu dio PCR proba bat egitera joateko.

NORTZUK?
Joan den abenduaren 19an, Fatimako Andre Mariaren parrokiara Andra Mari Abesbatzaren kontzertura joan zirenak.
ZER EGIN BEHAR DUTE?
Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri, gaur, abenduak 24, 14:00etatik aurrera; edo bihar, abenduak 25, 09:00etatik 21:00etara; edo Osasun Aholkura deitu.

Iztietako Osasun Zentroa: 943 00 79 40
Osasun Aholkua: 900 20 30 50

NON ETA NOIZ
PCR probak Errenteriako Reina Aretoan egingo dira, Xenpelar kaleko 3. zenbakian, abenduaren 26an, larunbatean.
PCR probak ordutegi honetan egingo dira: 09:00etatik 12:00etara

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea) beren etxeetan bakartu eta beren osasun-zentrora deitzeko.

Donostia, 2020ko abenduaren 24a