Abenduaren 24ean, 25ean, 31ean eta urtarrilaren 1ean aparkatu ahal izango da Iztieta pasealekuan

Errenteriako udaltzaingoak baimena emango du Iztieta pasealekuan aparkatzeko abenduaren 24ko 18:00etatik abenduaren 25eko 22:00eta. Zehazkiago, ibaiaren ondoan berariaz ezarri dute gunea eta behar bezala seinaleztatu dute. Oinezkoak etxadiaren ondoan pasatu ahal izango dira. Autoa aparkatuko dutenek bidegorria eta anbulategiko langileentzako erreserba errespetatu beharko dituzte.
Abenduaren 31ko 18:00etatik, urtarrilaren leheneko 22:00etara gune horretan bertan aparkatzeko baimena errepikatu egingo da, baldintza berdinak betez.