Errenteriako udaltzaingoak baimena emango du Iztieta pasealekuan aparkatzeko urtarrilaren 6ean 7:00etatik 22:00etara. Zehazkiago, ibaiaren ondoan berariaz ezarri dute gunea eta behar bezala seinaleztatu dute. Oinezkoak etxadiaren ondoan pasatu ahal izango dira. Autoa aparkatuko dutenek bidegorria eta anbulategiko langileentzako erreserba errespetatu beharko dituzte.
No comments yet.