Matrikula zabalik dago Errenteriako udal euskaltegian

Euskararen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako tituluak lortzeko azterketak prestatzeko ikastaroen matrikula irekita dago, berriro ere, Errenteriako Udal Euskaltegian. Astean bost edo hamar orduko ikastaroak dituzte. Eskolak goizean, arratsaldean eta gauean dira.

Ikastaro hauek hainbat hobari eta ordainketa-salbuespen dituzte. Esaterako, langabetuek matrikula doan izango dute. Gurasoek, berriz, %50 ordainduko dute eta, esan bezala, bestelako hobariak ere badira.

Txanda honetan izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a izango da eta izapidea euskaltegian bertan egin ahal izango da. Bulegoa zabalik egongo da 8:00etatik 17:00etara, eta telefonoz zein posta elektronikoz galdegin daiteke informazio gehiago.

943449680 telefonoa
euskaltegi@errenteria.eus
Mikel Zabaleta kalea, 14