‘Lau Haizetara. Aukerak sortzen’ prozesuaren azken saioa ostegunean izango da

Ostegunean ‘Aukerak sortzen’ parte hartze prozesuaren hirugarren saioa egingo du Lau Haizetara elkarteak. Saioa Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo da, 18:00etatik 21:00etara.

Azken saioa bereziki interesgarria izango da. Izan ere, bertan partaideek hizkuntza eta garapen komunitarioa lotzeko asmoz ideia zehatz berriak landuko dituzte, etorkizunari begira.

Lau Haizetarak antolatutako prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak diruz babesten dute, eta Emun aholkularitzak laguntza teknikoa ematen du.

Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, osasuneko segurtasun arrazoiengatik, postaz (bulegoa@lauhaizetara.eus) edo whatsappez (688 62 94 88).