Udalak sustatutako 2020ko Enplegu Planen bidez kontratatutako pertsonak lanean ari dira

Fernando Nebreda, Oarsoaldea Garapen Agentziaren kudeatzailea; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea; eta Alazne Korta, Giza Baliabideetako zinegotzia.

65 pertsona hasi dira lanean Udalak sustatutako 2020ko Enplegu Planen bidez.

65 kontratazio horietatik:

– 49 Udalak berak kontratatu ditu. Horietatik 5, gazteei zuzendutako eskaintzak izan direlarik.

– 11 Oarsoaldea Garapen agentziak kontratatu ditu

– 5 kontratazio hirugarren sektoreko entitateek egin dituzte, kontratazio horiek egiteko laguntza jasoz. Zehazki, Gurutze Gorria eta Arraztalo elkarteak izan dira.

Udalak egin dituen kontratazioak era honetako lanpostuetarako izan da:

• Hiri mantenuan: 34 langile. Zehazki, 10 garbitzaile, 11 ofizial, 12 laguntzaile eta Administrari 1.

• Bulegoetan: 15 langile. Zehazki, administrari 1, 3 harreragile, 3 administrari-laguntzaile, dinamizatzaile 1, digitalizatzaile 1, 3 erdi-mailako teknikari eta 3 teknikari.

Oarsoaldearen kasuan, 5 ofizial, 5 peoi, eta arkitekto tekniko 1 kontratatu dira.
Kontratatu diren langileen % 40 emakumeak izan dira eta % 60 gizonak.

Kontratazio horiek hiru hilabete iraungo dute gutxienez, eta urtebete gehienez, eta kontratatutako pertsona guztiek jaso dute lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa.

Enplegu Planen helburuak

Langabeziaren kopuruak jaistea baino harago, Enplegu Planek hiru helburu zehatz dituzte:

• Errenterian bertan zein eskualdean enplegua sustatzea;

• Langabetuei lan-merkatura sartzen laguntzea;

• Eta, azkenik, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea.

Enplegagarritasuna hobetzeko laguntza

Gainera, 2020ko Enplegu Plan Orokorrak berritasun bat izan du: langileei babesa eskainiko zaie Oarsoaldeatik, Udalaren laguntzarekin, enplegagarritasuna hobetzeko. Babes horrek hiru ardatz izango ditu:

1. Langileen jarraipen bat egingo da pertsona bakoitzak lanbide-jardunean dituen indarguneak eta ahuleziak identifikatuz, hobekuntza-estrategiak abian jarri aurreko urrats gisa.

2. Oarsoaldeako teknikariak banakako jarraipena egingo du lan-ingurunean kontratatutako pertsona bakoitzarekin ikasteko, ebaluatzeko eta hobetzeko metodo eraginkor gisa.

3. Kontratatutako langileei formakuntza emango diete enplegagarritasuna hobetzeko, gaitasun pertsonalak, profesionalak eta sozialak hobetuz.

Kostu ekonomikoa

Honek guztiak 1.100.000 euroko kostua izan du, eta Lanbidek horren % 76,45a finantziatu du, hau da, 841.000 €. Udalak, berriz, gainerako 259.000 €k estaliko ditu.

Enpresek kontratu berriak egin ditzaten laguntzak

Honetaz gain, Oarsoaldearen bidez eskualdeko enpresek lan kontratazioak sustatzeko dirulaguntza deialdiak martxan jarri dira.

Martxoaren 31ra arte egindako kontratuak lagunduko dira diruz, betiere, kontratatzen den pertsonak deialdian jasotzen diren baldintzak betez gero. Lanaldiko osoko kontratu bakoitzeko 3.000 €ko finantziazioa eskuratu ahal izango dute, eta lanaldi erdiko kontratazio bakoitzeko, 1.500 €. Kontratazio horien gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa da.

Honetara 348.000 euro bideratu dira, eta 100 lanpostu sortzea aurreikusi da.