Errenteriako Udalak lizitaziora atera ditu Beraun auzoko sarriegi Plaza berrurbanizatzeko lanak

Sarriegi Plaza berrurbanizatzeko proiektua gauzatzeko fasean sartu da Errenteriako Udalak egin berri dituen obren lizitazioarekin. Lan hauek ia milioi erdi eurotan balioetsi dituzte. Behin lanak hasita, 16 aste inguru iraungo dute. Plana udal-teknikariek idatzi dute eta hainbat ekintza proposatzen ditu, besteak beste, irisgarritasuna errazteko oztopo arkitektonikoak kentzea, lorategi-eremuak zabaltzea, puntu ilunak kentzea, eta hiri-altzari berriak, jokoak barne, modernizatzea eta txertatzea, adin desberdinetako pertsonek erabiltzea erakargarriagoa izan dadin. Neurri horien guztien helburua da espazio hori herritar guztien hiri-gozamenerako egokiagoa izatea.

Kontratazio baldintza zehatzak ostiraletik, urtarrilaren 29tik izango dira ikusgai, www.errenteria.eus-en dagoen Kontratatzailearen profilean atalean.
Era berean, Errenteriako Udalaren eta Isidro Ansorenaren garajeen erabiltzaileen komunitatearen artean hitzartutako jarduketen egutegian adostutako akordioari esker, proiektu hau gauzatzeak erraztuko du plazaren azpiko garajeen eraikina konpontzea.
Lehenengo jarduketan, Udalak inguruan dauden altzariak eta landaretza kenduko ditu. Ondoren, garajeetako erabiltzaileek egungo urbanizazioa eraitsiko dute eta garajeko estalkia iragazgaiztu egingo dute. Ondoren, Udalak urbanizazio berriko obrak egingo ditu. Fase hori amaitutakoan, Udalak gune berri hori osatuko duten altzariak eta jokoak jarriko ditu.
Berrurbanizazio-obrak egiteko aurrekontua 474.708,70 €-koa da. Lau hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Arestian esan moduan, obrak behar bezala egiteko, garajeetako erabiltzaileek eta Errenteriako Udalak egin beharreko lanak koordinatuko dira.

COVID-19k sortutako pandemiaren ondorioz, premiazko jarduerak hartu behar izan dira herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko. Hala ere, Errenteriako Udalak beharrezkotzat jotzen du jarduerak garatzen jarraitzea, nahiz eta jarduera horiek estrategikoak izan, 2019-2023 Legegintzaldiko Planean jasota baitaude, are zentzu handiagoa hartzen dute egungo testuinguruan.
Hiriguneetako espazio publikoak hobetzea da pandemiak bizkortu dituen erronketako bat. Horregatik, Errenteriako Udalak apustu irmoa egin du espazio horiek berroneratzea dakarten esku-hartzeen alde, epe luzerako erantzuna emanez.