Errenteria egoera epideomiologiko larria duten udalerrien artean sartu da

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, Errenteriak egoera epidemiologiko larria du, izan ere, 100.000 biztanleko 520,21etik gorako COVID-19 kutsatze-tasara iritsi baita.

Hala, eremu gorrian sartzen diren udalerrien zerrenda jasotzen duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenak Errenteria barnebildu du gaur. Herri bat eremu gorrian sartzeko baldintzak eta sartzearen ondorioak Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan daude deskribatuta. Murrizketa berriak bihartik aurrera, hau da, otsailaren 2ko 00:00tik aurrera izango dira indarrean.

Errenteria gune gorrira pasatzeak dagoeneko indarrean dauden murrizketak areagotzea ekarriko du. Bereziki aipatu behar dira ostalaritzaren itxiera eta kirol-jardueran aplikatzeko neurrien gogortzea, besteak beste lehiaketak etetea eta eskola-kirolaren baldintzak aldatzea barne hartzen dituena.