Errenteriako mendietan otsailean egingo diren ehiza larriko uxaldien egutegiaren berri eman du Udalak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak jakinarazi duten bezala, Errenteriako Udalak gogorarazi du otsailean zehar, orotara, ehiza larriko zortzi uxaldi (basurdea eta orkatza) burutuko direla Errenteriako mendietan. Ehiza-garaia hasi zenetik beste hamabi uxaldi izan dira, abenduan eta urtarrilean, hain zuzen. Otsailean ondorengo egun eta eremuetan izango dira uxaldiak

  • Otsailak 6: Garaño-Larratx
  • Otsailak 7: Untzaundi-Ahola
  • Otsailak 13: Susperregi-Izeneder
  • Otsailak 14: Iantzi-Aparrain
  • Otsailak 20: Urdaburu
  • Otsailak 21: Urdaburu
  • Otsailak 27: Landarbaso-Izeneder
  • Otsailak 28: Garaño-Larratx

Azkenik, Udalak gogorarazi nahi du mendizaleen eta baserrietako ondasun zein jabetzen zaintza bermatzeko, behar diren segurtasun- eta babes-neurriak mantentzea derrigorrezkoa dela. Era berean, pandemia dela eta ezarritako prebentzio-neurriak ere betetzeko deia egiten du.