Udalak Cristobal Gamon ikastetxeko patioaren estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa kontratatu du

Errenteriako Udalak Cristobal Gamon ikastetxeko kirol-pista babestuko duen estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa kontratatu du. Auzo osoak izango du gune horretaz gozatzeko aukera, eskola ordutegitik kanpo jendearentzat irekita egongo baita.

Proiektu hau 2019-2023 Agintaldirako Planean jasotako jardueretako bat da. Pandemiak bizkortu egin du modu seguruan erlazionatzea ahalbidetuko duten irtenbideen bilaketa, nahiz eta horietako askok aldi baterako izaera izan duten, presaren ondorioz. Proiektu honek gazteengan jartzen du begirada, erantzun estrategiko eta iraunkor bat emateko.

Kirol-pista estaltzeak aukera emango du aire zabalean eskolak, kirol-jarduerak eta beste edozein ekitaldi garatzeko, eguraldia txarra izan arren.

Proiektua Antero Fernández Arquitectos SL enpresak idatziko du, eta 3 hilabete izango ditu estalkia diseinatzeko.