5 tailer berri Eskola Feministaren udaberriko programazioan Emakumeen Etxean

Garazi Lopez de Etxezarreta, Berdintasun zinegotzia, eta Leticia Bermejo, Berdintasun teknikaria.

Errenteriako Udalak Eskola Feministaren martxotik ekainera bitarteko programazioa aurkeztu du.

2020ko urrian jarri zen martxan eskolaren zazpigarren edizioa, 179 inskripzioekin. 2019ko urriko 258 inskripzioak baino kopuru txikiagoa bada ere, egungo egoera kontuan hartuta, balorazio positiboa egiten dute arduradunek.

Udaberri honetarako berrikuntza nagusia “neska gazteentzako txokoa” sortzea da, tailerrak antolatzeko eta baliabideak ikuspegi feministatik eskaintzeko helburuarekin. 16 urtetik gorako neska guztiei zuzendutako “ahalduntze-gunea” da. Bertan, tailerrak eta ikastaroak eskainiko dira, neska gazteen behar zehatzei erantzuteko.

Hauek dira gune berri honetan antolatu diren bi tailerrak:

Sexualitateari buruzko hausnarketa: 16 urtetik gorako neskei zuzendutako tailer honen helburu nagusia sexualitateari buruz dugun informazioa, jarrerak eta jokabideak aztertzea izango da.

Martxoaren 13an; larunbata; 10:00etatik 14:00tara; euskaraz.

Hilerokoa gureganatzen: Hilerokoa modu positiboan ulertzea, sentitzea eta bizitzea izango da da 16 urtetik gorako neskentzako tailer honen helburu nagusia.

Apirilaren 17an; larunbata; 10:00etatik 14:00tara; euskaraz.

Bestalde, adin guztietako emakumeentzat antolatzen diren hiru tailer berri daude:

Labirintoan barne: Labirintoa metafora gisa hartuta, proposamen honen helburua da Covid-19k krisialdian zehar izandako esperientziak eta konfinamenduaren esperientzia jasotzea eta ulermen-prozesuan laguntzea, bai eta autokudeaketa-baliabideak, krisia igarotzeko gakoak eta dueluan moldatzeko jarraibideak ematea ere.

Apirilaren 15etik ekainaren 17ra; ostegunak; 15:00etatik 17:00etara; gazteleraz.

Gure praktikak eta jakintzak dekolonizatzen ditut: Emakume migratuentzako tailer hau Bidez Bide elkarteak antolatu du, eta helburu nagusia da emakume gisa jatorrizko herrialdeetan eta Gipuzkoan izandako esperientziei buruzko gogoeta egitea, feminismo dekolonialen ikuspegitik. Poesia tresna gisa hartuta, emakume migratuen praktikak, jakintzak eta erresistentziak berreskuratu eta transmititu nahi dira helmugako gizarte honetan.

Ostegunetan, 16:00etatik 18:00tara; gazteleraz; Bidez Bide elkarteak antolatuta.

Egun hauetan izango da: martxoaren 11n eta 25ean, apirilaren 15ean eta 29an, maiatzaren 6an eta 20an eta ekainainaren 3an, 10ean, 17an eta 24an.

Autodefentsa feminista Tailerra (hastapena):

Tailerraren helburuak hiru dira:

Erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea alderdi guztietan, baita haren ondorioak ere.

Eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak bilatzea.

Gure eskubideez, erantzukizunaz eta gure gaitasunez jabetzea ahalbidetuko duen espazio bat sortzea, emakumeen bizitza gizonekiko errespetuz baldintza berdinetan eragozten duen indarkeria-mota horrekin amaitzeko.

Martxoak 20; larunbata; 9.30-13.30/15.30-19.30; gazteleraz

Era berean, urrian hasi jarri ziren 4 ikastarok eta 3 jabekuntza taldek martxan jarraitzen dute, baina izena emateko aukera itxita dago.

Ikastaro guztiak doakoak dira eta izena emateko epea otsailaren 15etik 25era izango da.

Izena emateko bide hauek daude:

Modu presentzialean, ZU! Zure Udala – Arreta Zerbitzuan (arreta arratsaldez jasotzeko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea, 943 449 600)

7:30-14:00 astelehenak

7:30-17:00 astearte eta ostegunak

7:30-15:00 asteazken eta ostiralak

Edo online, hemen.

Eskola Feministari buruzko informazioa nahi izanez gero, Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, zk.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Programaren eskuorria deskarga dezakezu, hemen.