Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Abenduaren 31 arte kobratzeko jarrita daude 2021eko ekitaldiko ordainagiri hauek:

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean apirilaren 6an kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da abuztuaren 6an, eta hirugarren karga bat 2021eko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udalaren ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.