Zaida Muxírekin hiria birpentsatzen Emakumeen Etxean

Genero eta Hirigintza taldeak Emakumeek hiria nola bizi dugun birpentsatuz. Eta guk zer egin dezakegu? hitzaldia antolatu du Emakumeen Etxean.

Datorren otsailaren 25ean izango da, 18:00etatik 20: 00etara, formatu birtualean, eta gaiaren inguruan eztabaidatzeko, Zaida Muxí arkitektoa izango da aditu gonbidatua, Punt6 Kolektiboaren sortzaileetako bat eta Mujeres, casas y ciudades. Más allá del umbral. liburuaren egilea.

Liburu honetanhorretan, Zaida Muxík arkitekturaren eta hirigintzaren historia berridaztea proposatzen du, historia orokorretan isilarazi dituzten emakumeek egindako ekarpenetatik abiatuta. Hiriak berdintasunezkoak eta bidezkoak izan daitezen, emakumeen hiri-esperientziak behar ditugu, egunerokotasunetik eta zaintzatik abiatuta.

Mahai-inguruan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da zoom bideokonferentzien plataformaren bidez esteka honetara sartzea:
https://zoom.us/j/98967231457

Modu honetan egitea lehenesten bada ere, teknologiarekin edo Internetarekin arazoak dituztenentzako Emakumeen Etxera gerturatzeko aukera eskainiko da.
Bai online bai aurrez aurre parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da Emakumeen Etxean bertan, 943 449 630 telefonora deituz edo emakumeenetxea@errenteria.eus emailera idatziz.

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk.g.; 943 449 630;
emakumeenetxea@errenteria.eus