Iraultza dantza taldeak laguntza eskatu die taldeko kide izan diren guztiei, argazkiak eta informazioa biltzeko

Kultura 2021-02-24 | 0

Iraultza Dantza Taldeak bere sorreraren 50. urteurrena ospatuko du aurten. COVID-ak eta pandemiak dakartzan murrizketa guztiak direla eta, urteurrenaren ospakizuna Kapitain-etxean erakusketa bat egitera mugatuko da.

Azken 5 hamarkadetako jantzi eta argazkiak bilduko dituen erakusketa maiatzean eta ekainean egongo da ikusgai.

Erakusketa antolatu eta ahalik eta informazio gehien bildu ahal izateko, Iraultza dantza taldeak dei egiten die beren historiako uneren batean taldean parte hartu duten guztiei argazkiak edo informazioa eman dezaten.

Argazkiren bat bidali nahi duenak iraultzadt@yahoo.es helbidearen bidez egin dezake, ahal dala wetransfer bidez. Bidaltzeko azken eguna apirilaren 11 izango da.

No comments yet.

Utzi erantzuna