Errenteriako mendietan martxoan egingo diren ehiza larriko uxaldien egutegiaz informatu du Udalak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak jakinarazi duten bezala, Errenteriako Udalak gogorarazi du martxoan zehar, orotara, ehiza larriko 4 uxaldi (basurdea eta orkatza) burutuko direla Errenteriako mendietan. Ehiza-garaia hasi zenetik beste hogei uxaldi izan dira, abendua eta otsaila bitartean, hain zuzen. Martxoan ondorengo egun eta eremuetan izango dira uxaldiak:

  • Martxoak 6: Untzaundi-Akola
  • Martxoak 13: Susperregi-Izeneder
  • Martxoak 20: Igantzi-Aparrain
  • Martxoak 27: Landarbaso-Izeneder

Azkenik, Udalak gogorarazi nahi du mendizaleen eta baserrietako ondasun zein jabetzen zaintza bermatzeko, behar diren segurtasun- eta babes-neurriak mantentzea derrigorrezkoa dela. Era berean, pandemia dela eta ezarritako prebentzio-neurriak ere betetzeko deia egiten du.