Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako programazioa aurkeztu dute

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak, hainbat eragile eta talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute.

Atzotik hasita eta hilabete osoan zehar, mota anitzetako ekintzak burutuko dira, betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin.

Egin klik irudiaren gainean handitzeko

Hiru aipamen berezi egin nahi ditugu. Alde batetik, XI. Mariasun Landa Sarien banaketa. Berdintasun Kontseiluaren ekimenak hamaika urte betetzen ditu eta aurtengo egoera berezia bada ere, formatu txikiarekin eta edukiera mugatuarekin aurrera jarraitzea erabaki da.

Bestalde, martxoaren 8an mugimendu feministak antolatzen duen elkarretaratzea egingo da eta aurten, beste modu batera bada ere, gure herriko kaleak oihuz beteko dira.

Azkenik, aurtengo programazioan kultur eskaintzek duten garrantzia nabarmendu nahiko genuke eta, bereziki antolatu diren bi antzezlanak:

Batetik, martxoaren 21ean, “Adrezaharren manifestua” Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarrekin egindako emanaldia ikusteko aukera izango da. Bertan, irakurketa momentuak uztartu dituzte poema bisual eta antzeztuekin: biolinaren musika, pintura, antzerkia eta koreografia performatiboak… modu umoretsu zein aldarrikatzaileak tartekatuz emanaldi hunkigarria osatu dute.

Bestetik, martxoaren 28an, “Degenérate mucho” Las XL taldearen azken ekoizpena ikusteko aukera egongo da. Haien ezaugarri diren umorea eta zuzeneko musika alde batera utzi gabe, ikuspegi feministatik berriz ere deseraikitzeko lan nekezari aurre egin beharko diote.

Bi antzezlanak doakoak izango dira eta gonbidapenak BIBE plataforman eskuratu ahal izango dira martxoaren 8tik aurrera.

Azkenik, aurtengo egoera berezi honetan, nabarmendu nahiko genuke pandemiaren testuingurua dela-eta, ekitaldi guztietan segurtasun-neurriak bermatuko direla.

Gainerako ekintzak eta zehaztapen guztiak bilduta daude jarraian zehaztutako programazioan.

MARTXOAK 7
UDAL TXISTULARIEN KONTZERTUA
Emakumeari
12:30 Santa Maria Madalena Basilika

MARTXOAK 8
KONTZENTRAZIOA*
Gora borroka feminista, antikapitalista eta antiarrazista. Dena aldatu, sistema arrakalatu.
19:00 Lekuonako zubitik Papresako zubira
Antolatzailea: Oreretako Asanblada Feminista

MARTXOAK 9-18
INSTALAZIO ARTISTIKOA
Mira
Emakumeen Etxearen kanpoaldean
Antolatzailea: Bitamine eta Olatukoop

MARTXOAK 13
XI. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA
12:00 Emakumeen Etxea
Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua
*Aforo mugatua, gonbidapenarekin

NESKA GAZTEEN TXOKOA
Sexualitateari buruzko hausnarketa Tailerra
Irakaslea: Lahia 3.0
10:00-14:00 Emakumeen Etxea
*Aurretik izena eman beharko da (Eskola Feminista)

MARTXOAK 18
MAHAI-INGURUA
“¿Cooperamos para cuidarnos? Género, cuidados y migración”. Koop Denontzat. Generoa, migrazioa eta zainketen krisia.
18:00 Emakumeen Etxea
Antolatzailea : Olatukoop
Babesleak: Mugimendu feminista eta Sos Arrazakeria.

MARTXOAK 20
AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA ·
Irakaslea: Maitena Monroy
9:30-13:30 / 15:30-19:30 Emakumeen Etxea
*Aurretik izena eman beharko da (Eskola Feminista)

MARTXOAK 21
IRAKURRALDI – PERFORMANCEA ·
ANDREZAHARREN MANIFESTUA
Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka Kolektiboa
19:00 Niessen Kulturgunea
Euskaraz
Sarrera gonbidapenarekin
Bibe.me – Emakumeen Etxean (9:00-13:00 Astelehenetan eta ostiraletan / 16:00-20:00 Asteartetik ostegunera) edo Niessen Kulturgunean (astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00)

MARTXOAK 28
ANTZERKIA: KOMEDIA MUSIKALA
LAS XL: DEGENÉRATE MUCHO
19:00 Niessen Kulturgunea
Gazteleraz
Sarrera gonbidapenarekin
Bibe.me – Emakumeen Etxean (9:00-13:00 Astelehenetan eta ostiraletan / 16:00-20:00 Asteartetik ostegunera) edo Niessen Kulturgunean (astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00)

OZZINEMA: EMAKUME ZUZENDARIAK

– MARTXOAK 4: LA ÚLTIMA PRIMAVERA
– MARTXOAK 11: SHE DIES TOMORROW
– MARTXOAK 25: LOST IN TRANSLATION

19:00 Niessen Zinemak
Sarrera : 4€ Niessen Kulturgunean
Antolatzailea: Oz Zinema Elkartea

EMAKUMEEN XVII. ZINE EMANALDIA

– MARTXOAK 16: CARMEN Y LOLA
– MARTXOAK 30:LA BODA DE ROSA

18:00 Niessen Kulturgunea
Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista
Sarrera gonbidapenarekin
Niessen Kulturgunean (astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00)

Eskuorria hemen deskargatu daiteke.