Martxoko ekintzak Fanderiako Errotan

Martxoaren 21ean, igandean, Nazioarteko Uraren Eguna ospatuko dute Fanderiako Errotan. Horretarako, Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) Oiartzun ibaiaren urak aztertzen ikasteko ekintza antolatu du. Doako jarduera izango da, publiko orori zuzendutakoa, eta talde txikitan izango da.

Bestalde, martxoaren 28an irina egingo dute berriro errotan.

Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik 690 720 264 telefono zenbakira deituta, edo galemysfanderia@gmail.com helbidera emaila bidalita.