Diputazio plazako parterre eta bankuen berrikuntzarako obra zibilen lanen esleipen prozesua abian jarriko da hurrengo astean

Iztietako Diputazio plazako parterre eta bankuen berrikuntzarako obra zibilen lanen esleipen prozesua abian jarriko da hurrengo astean. Obraren lizitazioaren zenbatekoa 85.000 €-koa da eta obren iraupena 8 astekoa da.

Obra honen helburua Diputazio plazako parterre, banku eta iturria berritzean datza. Parterreak hormigoi prefabrikatuz egingo dira eta gune batzuetan gainean eserlekuak izango dituzte. LED sistemaren bidez argiztatuko dira.

Espero da esleipen prozedurak bi hilabeteko iraupena izatea eta obra lanak maiatzaren amaierarako martxan jartzea.