‘Familia Ludoteka Kalean’ egitasmoa antolatu du Errenteriako Udalak ‘Udaberriko Oporrak’ programaren barruan

Errenteriako Udalak ‘Familia Ludoteka Kalean’ egitasmoa antolatu du, Errenteriako familia guztiei zuzendutako jarduera.

Han bertan mugimendu jolas ezberdinak (punteriazkoak, paraxuta, orekazkoak…), kooperazio jolasak eta eskulanak (etxean zein kalean jolasteko mahai jolasak eta animali zintzilikailuak) eskuragarri izango dituzte familiek.

Doakoa den ekintza hau apirilaren 7an eta 9an izango da Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.

Bi txanda izango dira, lehenengoa 16:30etik 17:30era eta bigarrena 17:45etik 18:45era.

‘Familia Ludotekan Kalean’ egitasmoan parte hartzeko, aldez aurretik gonbidapena eskuratu beharko da BIBE.ME plataforman martxoaren 29tik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez 5 gonbidapen eskuratu dezake.

Ezinbestekoa izango da haurrak heldu batekin egotea (gehienez heldu bakoitza 3 haurrez arduratuko da), eta pertsona bakoitzak bere gonbidapena hartu behar badu ere, familia burbuila gisa hartuko da kontuan.

Ludoteketan eta Gaztelekuetan ere, programazio berezia

Bestalde, martxoaren 29tik aurrera ludoteketan (apirilaren 7an eta 9an izan ezik) eta Gaztelekuetan jarduera bereziak egingo dira, egungo burbuila taldeak mantenduz.

Ludoteketan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, martxoaren 29an, 31n eta apirilaren 6an eta 8an jolas kooperatiboak, eskulanak (amets harrapatzaileak, malabarrak…) edo malabarrekin jolasten ikasteko tailerrak proposatuko dira.

Ekintza hauek arratsaldeko 17:30-19:30 bitarte izango dira.

Apirilaren 12an itzuliko dira Ludoteken ohiko dinamikara.

13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, apirilaren 6, 7, 8 eta 9an ekintza bereziak izango dira gaztelekuetan: txapelketak eta mahai jolasak, zinema, eskulanak eta kirola, hain zuzen ere.

Apirilaren 14an itzuliko dira Gaztelekuetako ohiko dinamikara.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus orrialdea ikusi edo 943 449 606 telefonora deitu.