Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordearekin egindako bileraren ondoren, urratsak ematen hasi dira Esnabiden 27 etxebizitza sozial eraikitzeko

Hiri antolamendua | Ongizatea 2021-03-29 | 0

• Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egindako bileran, Udalak Eusko Jaurlaritzari proposatu zion lankidetza-hitzarmen bat egiteko aukera, Udalak hirigintza-kargarik gabeko udal-partzela Etxebizitza Sailari lagatzeko, etxebizitzak eraikitzeko

• Eraikin berriak udalerrian identifikatutako beharrei erantzungo die, eta arreta berezia jarriko du zaurgarritasun handiagoa duten pertsonengan: 65 urtetik gorako pertsonak, guraso bakarreko familiak, genero-indarkeria jasan duten emakumeak, etab.

2019-2023 Legegintzaldiko Planean hartutako konpromisoen arabera, Udalak urratsak egiten jarraitzen du Esnabiden Etxebizitza Soziala garatzeko.

Esnabideko Plan Partzialak, gaur egun garatzen ari denak, 3 eraikin eraikitzea aurreikusten du, bakoitza 27 etxebizitzarekin. Eraikin horietako bat udalaren titulartasunekoa da.

Eremu horretako plangintzak jasotzen duenez, udal lursail horretan babes ofizialeko 27 etxebizitza (BOE) eraiki ahal izango dira.

Ildo horretan, joan den astean bilera bat egin zuten Etxebizitzako sailburuorde Pedro Jaureguik, Etxebizitzako zuzendari Pablo Garcia Astrainek eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko beste teknikari batzuek Aizpea Otaegi alkatearekin eta hirigintzako zinegotzi Eneko del Amorekin.

Bileran, Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari proposatu zion lankidetza-hitzarmen bat egiteko aukera, Udalak hirigintza-kargarik gabeko udal-partzela hori Etxebizitza Sailari lagatzeko, etxebizitzak eraikitzeko.

Eraikin berriak gure udalerrian identifikatutako beharrei erantzungo die, eta arreta berezia jarriko du zaurgarritasun handiagoa duten pertsonengan: 65 urtetik gorako pertsonak, guraso bakarreko familiak, genero-indarkeria jasan duten emakumeak, etab.

Etxebizitza sozial berriak alokairu-erregimenean izango dira, Esnabideko etxebizitza-eskaintza ikuspegi soziourbanistikotik orekatzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna