Baheketa sagardotegi bateko otordu baten agerraldi baten aurrean

Osakidetzak PCR probak egiteko dispositiboa antolatu du Reina Aretoan 09:00 – 13:00 ordu tartean bihar apirilak 4. Bertan joan den martxoaren 27an Egiluze sagardotegian bazkaltzen egon zirenei egingo zaizkie probak. Bazkaltzera joanziren batzuk positibo eman zuten eta langileei probak egin ostean orain bertaratutakoei egingo zaizkie.

Komunikatu batean Osasun Sailak laguntza eskatu die herritarrei eta bertaratu ziren pertsonei PCRa egiteko eskatu die egiten dituzten zaintza eta kontrolen barruan.

Komunikatu honetan pertsona horiei Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jartzeko eskatu die (943 00 79 40) apirilaren 4an 10:00ak baino lehen.

Zuhurtziaz jokatzen jarraitzeko deia

Udalak herritarrei, orain arte bezala, zuhurtziaz jokatzeko eskatu die nork bere burua zainduz guztiok elkar zaintzeko