‘Errenteria 1845-1903. Manchester txikia’ eta ‘Errenteria 700. Ahotsak. Herri bat ulertzeko elkarrizketak’ liburuak, eskuragarri

Apirilaren 12ko egunerakera:

Liburu biak Emakumeen Etxean eskuratu daitezke soilik. Gainontzeko banaketa puntuetan agortuta daude jada.

Joan den astean, herriaren 700 urteurrena dela eta, bi argitalpen aurkeztu ziren.

Alde batetik, Errenteria 1845-1903. Manchester txikia, bi urteko lanaren emaitza da eta Oarso aldizkariaren Erredakzio Batzordeak sustatu du.

Bestetik, Errenteria 700. Ahotsak. Herri bat ulertzeko elkarrizketak / Conversaciones para entender a un pueblo, Oarso Bidasoako Hitzak Errenteriako Udalaren laguntzarekin argitaratua.

Interesdunek bi argitalpenak jaso ditzakezue doan. Banaketa guneak hauek dira: Emakumeen Etxea, udal liburutegia, Niessen eta Udaletxean bertan.