Osakidetzak eta Osasun Sailak baheketa egingo dute Zumardian, Diputazio Plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan diren pertsonen artean

  • Baheketa gaur hasiko da, eta behar diren egunetan luzatuko da.

Osakidetzak eta Osasun Sailak adierazi dute baheketa egingo dutela martxoaren 14tik apirilaren 5era Zumardian, Diputazio Plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan diren pertsonen artean. Horretarako PCR proba egitera joan daitezen eskatu die.

Udaleko eta Osakidetzako arduradunek bilera egin dute gaur goizean dispositiboa elkarlanean antolatzeko eta konpromiso horren ondorio da baheketa Merkatuzarren izango dela, hain zuzen ere, Udalak duen espaziorik handienetakoa horrelako baheketa bat egiteko.

Zer egin behar da?

Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri gaurtik apirilaren 8ra arte, 08:00etatik 20:00etara edo Osasun Kontseilura deitu.

Iztietako Osasun Zentroa: 943 00 79 40

Osasun Kontseilua: 900 20 30 50

Lekua eta ordutegia:

PCR probak Merkatuzarren egingo dira, gaur, 14:15etik 19:30era eta apirilaren 7an eta 8an, 08:30etik 19:30era. Behar izanez gero, egun gehiagotara luzatuko da.
Baheketa Merkatuzarren zentralizatuko da (goiko sarreratik), baita herritik kanpoko pertsonentzat ere. Salbuespena dira sintomaren bat duten pertsonak. Horiek beren etxeetan isolatu eta norberaren anbulatorioarekin harremanetan jarri behar dute.

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.